Publizitatea
Bannerra
Gure Esku Dagok, ekainaren 10eko giza katerako izena emateko epea zabaldu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/03/10

Gure esku dago

Ekainaren 10ean, Gure Esku Dagok erabakitze eskubidearen aldeko giza katea egingo du, Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituena. Dagoeneko zabalik dago giza katean egoteko, izena emateko epea herriz herri eta datozen egunetan Gure Esku Dagoren web orrialdean egiteko aukera egongo da. Beste alde batetik datozen aste eta hilabeteetan aurkezpenak egingo dituzte herrietan. Lehenengo datak ezagunak dira jada, Ezkerraldean martxoaren 21ean izango dugu hitzordu bat, Sestaoko liburutegian 18:45ean.

Gure Esku Dagoren prentsa oharra:

Herriz herri aurkezpen ekitaldiak ari dira antolatzen tokian tokiko taldeak. Aurkezpenekin batera zabaldu dira izen-emateak.

Hiru hilabete barru giza kate batean batu nahi ditu Gure Esku Dagok 100.000 lagun baino gehiago, eskuz esku, arrazoiez betetako zapiekin. Donostian hasi, Bilbotik pasa eta Gasteizko legebiltzarraren atarian amaituko da mobilizazioa.

Gaur herri gehienetan kalera atera dira GEDren kideak izen-emateei hasiera emateko, eta herriz herri giza katearen aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira. Internetez saretzeko aukera zabalduko da www.gureeskudago.eus webgunean datozen egunetan.

Bestalde, Herritarron Itunerako arrazoi bilketa ere martxa onean doa. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mahai-inguru zikloa amaitzearekin batera hasi dira saio parte hartzaileak herrietan.

GIZA KATEAREN
AURKEZPEN EKITALDIETAKO BATZUK
(Herriz herri)

Martxoak 2

Galdakao 19:00etan Usurbe Antzokian

Martxoak 10
Donostia 19:30ean Bulebarrean
Bergara 12:00etan Irizar Jauregian
Zumaia 11:00etan Alondegian

Martxoak 11
Errenteria-Orereta 12:00etan Niessen Aretoan

Martxoak 14

Elorrio 19:00etan udaletxean

Martxoak 17
Tolosa 17:30 Leidor Antzokian
Galdakao 12:30ean Torrezabal kultur etxean

Martxoak 21

Sestao 18:45ean Sestaoko herri liburutegian
Abadiño 19:00etan Txanporta kultur etxean
Bilbo (Uribarri) 19:00etan Auzo Faktoryn

Martxoak 23
Bilbo (Alde Zaharra) 19:00etan La Bolsan

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2018 Uztaila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable