Publizitatea
Bannerra
EITBko LABek azken zentsura politiko kasua gaitzesten du, eta zuzendaritzari autozentsurari behingoz uko egiteko exijitzen dio PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/27

El desarme liburuaren aurkezpena

LAB EITBren oharra:

Iñaki Egaña historialariak idatzitako “Armagabetzea – Euskal Bidea” liburua iragartzeko editorialak prestatutako iragarkia ez emititzea erabaki du EITBk. NAIZ komunikabidearen arabera, EITBko zerbitzu juridikoek zentsuraren arrazoia eduki politikoetan oinarritu du. Halere “EiTBren hedabideetan publizitatea emititzea erregulatzeko arauak” delako txostenaren “printzipio orokorretan” ez da halako arrazoirik esplizitatzen. Zuzendaritzak interpretazio bihurriegia egin du gure iritziz.

Informatiboen manipulazioa eta kontrola salatu izan dugu maiz, baina baita bestelako kontrol eta zentsura kasuak programak, janzkerak, ikurrak... ohitura zaharra bada ere, ez gara ohitzen eta salatzen jarraituko dugu.

EAJk ez du onartzen berak kudeatzen ez duen ekimenik aurrera jotzerik, eta adibide garbiak dira Pariseko martxaren eta bestelako ekimenen arrakastak nola isiltzen eta baztertzen saiatzen ari den. Oraingoan ere bere komunikabide propiotzat duen EITB berriro ere zentsura modu partidistan erabili du.

Hainbatetan auzo-lotsaz ikusi izaten dugu EITBko zuzendaritza parlamentuan azalpenak ematen, konplexuz beteta, Madrilgo gobernutik edota hau ordezkatzen duen ko-lehendakariarengandik etor daitezkeen erreakzioen beldurrez.  

EITBko LABek alderdiei eta agintariei euskal jendartearen esanetara egon behar duen komunikabide publikoa bakean uzteko exijitzen diegu gaur ere. Kudeaketa profesionala, objektiboa, gardena eta interes partidistetatik urrun nahi dugu.

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable