Publizitatea
Bannerra
Naiz, Gara eta Jone Goirizelaia epaituak izan dira Iñigo Cabacasen erailketa salatzeagatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/24

Kontzentrazioaren irudia

Gaur goizean Iñigo Cabacas auziari lotuta, epaituak izan dira Iñaki Soto Garako zuzendaria, Iñaki Iriondo kazetaria eta Jone Goirizelaia abokatuak. Epaiketa hau Ugarteko ezizenarekin ezaguna den ertzainak jarritako salaketaren ondorioa izan da, Garak Iñigo Cabacas hil zuten eguneko operazioaren audioak zabaltzeagatik. Bertan entzuten da nola Ugartekok kargatzeko agintea ematen zuen, bertan zeuden ertzainek istilurik ez zegoela azpimarratu zuten arren.

Ugartekok 250.000€ko kalte-ordainketa, eskatu du, haren “ohorea eta intimitatea” urratu egin zutela egotzita. Fiskaltzak onartu du Gara eta Naizek audioak zabaltzea informazio eskubidearen barnean dagoela baina esan du hainbat informazioetan hedabideak Ugartekoren errugabetasun-presuntzio urratu zuela. Horregatik 13.000 euroko zigorra eskatu du.

Iñaki Sotok epaiketa hau salatu du eta informazio eskubidea ukatu nahi izana, egotzi die epaiketa honen atzean daudenei. Gaineratu du ertzaintzaren barruan arazo bat dagoela prentsa eta adierazpen askatasunekin eta neurriak hartzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Beste alde batetik, Jone Goirizelaiak Hamaika Telebistarentzat egindako adierazpenetan azpimarratu du, herritarrentzat ulertezina dela; 6 urte pasa ondoren, egun horretan pasatutako argitzeko, epaiketaren zain egotea. Gainera egun horretan geratutakoa argitu eta justizia eskuratzeko egindako lana aldarrikatu du Jonek.

Epaiketa izan den bitartean, kanpoaldean kontzentrazio bat egin da. Bertan Iñigoren familiarrak eta lagunak parte hartu dute. Horiekin batera beste hedabidetako hainbat kidek urbildu dira, epaituak izan direnei elkartasuna helarazi eta informazio-eskubidea aldarrikatzera.

Hona hemen Hamaika Telebistak egindako kronika:

alt=""

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable