Berri Txarrak-ek, “Infrasoinuak” disko berria aurkeztuko du bihar Bilbon Inprimatu
2017/11/23

Berri txarrak

Berri Txarrak taldeak ostiral honetan aurkeztuko du Bilbon bere 9.lana, “Infrasoinuak”. Biharko egunean bi hitzordu izango dituzte lekunberriarrek. Goizeko 11:00etan prentsaurrekoa egingo dute Kafe Antzokian. Deialdi hau batez ere komunikabideei zuzenduta egongo da. Arratsaldean beste zita bat izango du Lekunberriko hirukoteak, Elkarren liburudendan (Poza lizentziatua kalea 14-an). 18:30tatik aurrera akustikoko kontzertu txiki bat eskainiko dute, ondoren diskoak sinatuko dituzte. Beste alde batetik Bristoleko Moor tabernan “infrasoinuak” jaia egingo dute egun berdinean. Bertan Berri-Txarrak-en kantak jarriko dituzte eta “Do It Together” garagardoa edan-gai egongo da. Gainera Berri Txarrak-en disko berria erosi ahal izango da.