Publizitatea
Bannerra
Datorren larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon 155a eta Kataluniaren aurkako errepresioaren kontra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/30

155aren aurkako kartela

Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikal ezberdinek manifestazio nazionala deitu dute, urriaren 4erako Bilbon. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan aterako da La Casillatik, “155ari ez · Demokrazia eta erabakitze eskubidea”. Mobilizazio honen bitartez 155 artikuluaren aplikazioa eta Kataluniak jasaten ari duen errepresioa salatuko dute. Gainera argi utzi dute, ez dietela zilegitasunik ematen espainiar estatuak inposatu dituen karguei. Konponbidea eskubide zibilen eta politikoen errespetuan eta erabakitze eskubidearen aitortzan oinarritu behar dela azpimarratu dute.

KartelaManifestua:


Behean sinatzen dugun  organizaziook arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Raxoik agindutakoa.

Gure ustez auziaren edozein konponbiderako oinarria da eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea.

Horrenbestez, datorren larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon manifestazioa egitera deitzen dugu, honako aldarriarekin: “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea”. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da Kasillan.

Herritarrak, erakunde eta eragile sozialak, sindikatuak eta alderdiak animatu nahiko genituzke datozen egunetan mobilizazio honekin bat egin dezaten. Datorren egunetan
plazaratuko genuke borondate hori adierazi dutenen zerrenda.

EH-Bildu · ELA · LAB · ESK · STEILAS · HIRU · CNT · ETXALDE · EHNE · GURE ESKU DAGO

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable