Publizitatea
Bannerra
Espainiar polizien presentzia salatzeko kontzentrazioa antolatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/10

ATA urriaren 12an

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Arukako mugimenduak, kontzentrazioa egingo du urriaren 12an, espainiar poliziek Euskal Herrian daukaten presentzia salatzeko. Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, Bilboko Eliptika plazan. Urriaren 12batean Amerikako sarraskia hasi zela gogoratu dute eta geroztik, espainiar estatua hasi joan zela indarkeria eta biolentziaren bitartez. Indarkeria hori gaur egungo garaiak arte bizi izan dugula azpimarratu dute, Euskal Herrian eta gaur egun Katalunian, prozesuaren harira.

KartelaAmnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako mugimenduaren oharra
:

Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen dute batzuek, eta berarekin batera, Espainiar Koroaren izenean Ameriketan 1492an hasitako sarraskia. 1987ko urrian lege bidez ezarri zuten Espainiako “jaiegun nazionala” izango zela eta, lege horren artikulu bakarrean, zera zioten:
“Aukeratutako datak, urriak 12, gure pluraltasun kultural eta politikotik hasitako Estatu baten eraikitze prozesua bukatzear zegoelarik, eta Espainiako erreinuak monarkia bakar batean batzekoa, Europako mugetatik haratago hasitako proiekzio linguistikoa eta politikoaren epea hasi zueneko efemeride historikoa sinbolizatzen du.”

Horrela definitzen ditu Espainiako Estatuak Ameriketan hasitako erailketak, torturak, bortxaketak, arpilatzeak eta garbiketa etniko eta kulturala, eta gainera efemeridea ospatu. Hau, ordea, ez da harritzekoa, izan ere  Espainiarren proiekzio linguistikoa eta politikoa ezin baita ulertu biolentziaz egin duen erabilpenik gabe. Eta horrela ulertzen da hobeto urriaren 12a Indar Armatuen eguna ere izatea, bata eta bestea elementu banaezinak baitira.

Mendeak pasatu dira eta bortizkeriaren bidez eraikitako estatu artifizial hark zutabe berberen gainean jarraitzen du zutik. 40 urtetan ezarritako frankismoak, miloika hildako uzteaz gain, Espainia desagerrarazitako pertsonen kopuruaren zerrendan munduko bigarren tokian jarri zuen, Kanbodiaren atzetik, eta errepresioa kontzientzia nazional propioa bizirik mantentzen zuten herriekin tematu zen bereziki, Euskal Herria eta Kataluniarekin alegia.

Alabaina, ez dugu 80 urte atzera egin behar frankismoaren eta bere Indar Armatu zapaltzaileen jarduera errepresiboa ikusteko. Nahikoa dugu Euskal Herriko historia hurbilenenari so egitea Guardia Zibilaren eta Polizia Espainolaren (baita zipaioena ere) erailketak, torturak, bortxaketak, bahiketak eta abar luze bat ikusteko eta Espainiartasuna bortizkeria basatiaren bitartez inposatzen jarraitzen digutela konturatzeko.

Kataluniak gaur egun aurrera daraman prozesu independentistak agerian utzi du berriz espainolismoaren aurpegirik ilunena. Agerian utzi du faxismoak bizirik eta dominatzen jarraitzen duela eta egoeraren arabera bere errepresio maila moldatzen duela. Estatu baten autoritarismoa ez da neurtzen unean erabiltzen dituen bitarteko hertsatzaileengatik, baizik eta erabiltzeko prest dagoenengatik.
Bere askatasun nazionala lortzeko bidean lanabes baketsuak besterik erabili ez baditu ere eta haien aldarrikapen nagusia erreferendum bat egiteko eskubidea izan bada ere, Espainiar Estatuak bozkatzea debekatu eta Kataluniako herria jipoitu zuen.

Kataluniari onartutako konpetentzia apurretako batzuk bertan behera utzi, kaleak gizon eta emakume armatuz bete, Konstituzio espainolaren 155. artikuluari bidea ireki eta eraso faxistak bultzatu egin ditu Espainiako Estatuak. Arrazoiaren bidez konbentzitu ez baina indarraren bidez garaitu nahi dute Kataluniako herria.

Bide batez, gure mugimenduari gustatuko litzaioke gogoraraztea, hain zuzen ere faxismo horren aurka altxatzeagatik daudela oraindik kartzelan, erbestean eta deportazioan horrenbeste euskal errepresaliatu politiko. Batzuek esango dute borrokan erabili zituzten bitartekoak ez dituztela konpartitzen, beste batzuek bide baketsu guztiak agortu eta gero gelditzen zitzaien bide bakarra hartu zutela, baina inork zalantzan jarri ezin duena da haien borroka askatasunaren aldekoa dela eta beraien helburuak guztiz zilegi.

Adierazitako guztiagatik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak urriaren 12an Indar Okupatzaileei Euskal Herritik alde egin dezaten aldarrikatzeko deia egiten du, eta hori egiteko manifestazioa antolatu du egun horretan, 12:00etan Plaza Eliptikotik. Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko! Indar Okupatzaileak, alde hemendik!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2017 Azaroa 2017
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable