Publizitatea
Bannerra
LABek, Iraleko langabezia datuak baloratu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/03

Concentra contra el paro

LABen oharra

Iraila amaieran enplegu zerbitzu publikoetan erregistratutako langabeziak 1.820 pertsonetan egin zuen behera aurreko hilabetearekiko, batez ere gizonezkoetan (1.313 gizonezko eta 507 emakumezko langabetu gutxiago).   Kontrara, langabeziak gora egin zuen pasa den hilabetean gazteen artean (%3,8), horrela, 25 urtetik beherako 419 langabetu gehiago dago Hego Euskal Herrian.

 


Hegoaldean erregistratuko datuen arabera, 167.431 pertsona daude ofizialki langabezian, %57a emakumezkoa delarik. Honek, zehazki duela zazpi urte zeuden langabezia mailetara (langabezia terminoetan) eramaten gaitu.  

Kontratazioari dagokionez, adierazi sinatutako kontratuen ia %93a aldi baterakoak direla. Baina prekarietatearen testuingurua osatzeko kontratuen iraupena ere begiratu behar dugu.


Zehazki, aldi baterako kontratuen erdiak hilabetetik beherako iraupena dauka, honek lan-errotazio oso intentsoaren aurrean kokatzen gaitu. Aldi baterako kontratuen beste %32 batek zehaztu gabeko edo sinatzerakoan ezaguna ez zen iraupena zuen.

Gainera, gero eta zailagoa da aldi-baterakotasunaren tranpatik ateratzea. Estatu espainola da Europar Batasun osoan, aldi baterako kontratuak finko bihurtzeko tasa baxuena duena.


Langabeziagatiko babesari dagokionez, salatu behar dugu egun Hego Euskal Herrian langabezian daudenen %30,8koak baino ez duela prestaziorin bat jasotzen, izan ordaindutakoaren araberakoa edo asistentziazkoa.

Baina langabeziagatiko estaldura tasa apalagoa da emakumeon artean: langabetuen %28,5ak langabeziagatiko prestazioren bat jasotzen du, gizonezkoak %33,7 diren bitartean.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2017 Azaroa 2017
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable