Publizitatea
Bannerra
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak manifestazio nazionala egingo du ekainaren 24an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/20

Mani amnistia

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, manifestazio nazionala egingo du Ekainaren 24an Bilboko kaleetan zehar. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etan aterako da Jesusen Bihotzetik, “Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia Osoa! Lelopean. Mobilizazio honen bitartez errepresaliatuen askatasuna eta duintasuna defendatu nahi dituztela adierazi dute. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak, Kartzelak tortura eta sarraskirako tresnak direla salatu du eta estatuek Euskal Herriaren aldeko borroka baldintzatzeko erabiltzen dutela azpimarratu du.

KartelaAmnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimanduaren prentsa oharra:

Azken 60 urteetan zehar kartzela izan da, eta oraindik ere bada, Euskal Herriaren askatasunaren alde borroka egin nahi dutenak baldintzatzeko Estatuek erabilitako tresna nagusia, bere ondorio diren erbestea eta deportazioarekin batera, gerra zikina eta tortura ahaztu gabe.

Kartzela disidentzia politikoaren aurkako errepresioaren azkenaurreko eskailera-maila da, Euskal Herriaren alde gehien eman dutenen erailketa selektiboaren aurretik datorren maila, hain zuzen ere. Batzuetan, kartzelak eskailera-maila bat gehiago igotzen du eta heriotza bera bilakatzen da.

Kartzela presoei tortura kronikoa aplikatzen zaien sarraski esparru hori da, urteetan zehar pairatzen duenaren barrenak pitzatzen dituen tortura, militante konprometituenen erresistentzia gaitasuna apurtzen saiatzen dena eta, Euskal Herriaren kasuan, euskal preso politikoen borondatea deuseztatzen saiatzen dena.

Labur esanda, preso politikoak bahitu gisa erabiliz herria ikaratzen saiatzeko erabiltzen duten instrumentu hori da kartzela. Gorputz eta arimaz aritutako pertsonarik ausartenek men egin baldin badute, men egin barik ezer ez dela existitzen azaltzeko Estatuek erabiltzen duten lengoaia bortitza da kartzela.

Bortizkeri honen guztiaren aurrean, hamarkada luzetan zehar euskal preso politikoek mantendutako jarrera eredugarria herri oso baten indarraren erakusle bihurtu da. Preso politikoek duintasun, ausardi eta elkartasun hitzen benetako zentzua agerian utzi dute etengabean.

Hein berean eta harresien beste aldetik, herriaren sektore konprometituenek errepresaliatu politikoek utzitako lorratzari jarraitu egin izan diote, askatasunaren helburura hurbilduko gaituzten independentzia eta sozialismoaren bidean aurrera egiten jarraitzeko.

Estatuek bahituta mantentzen dituzten militante politikoek beti ulertu dute kartzelan, deportazioan ala munduko azken txokoan egonda ere, Euskal Herriaren askapen borrokari egin ziezaioketen ekarpenik handiena errepresioa haien borondatea makurrarazteko ezta gure herriaren borroka baldintzatzeko ere nahikoa ez dela erakustea izango zela.

Erresistentzia jarrera hau izan da, hain zuzen ere, hamarkadetan zehar eta Estatuen etengabeko mehatxuen gainetik belaunaldi berriak borrokara batzen jarraitzeko bultzagarririk handiena. Errepresaliatuen jarrera izan da herriaren sua pizturik mantentzeko erregai nagusia eta herria izan da errepresaliatuen hauspoa.

Hori dela eta, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua zapaltzen gaituztenen aurrean borroka eta duintasun jarreretan mantentzeagatik ezein preso babes politiko  eta humanorik gabe ez uzteko bere konpromisoan berresten da eta, ekainaren 24an, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik abiatuta, “Inoiz ez makurturik! Denon artean lortuko dugu! Amnistia Osoa!” lemapean manifestatzeko deia egiten dio Euskal Herriari. Borroka egiten jarraitu nahi dugulako, errepresaliatuen duintasuna defendatuko dugu. Ez zaituztegu bakarrik utziko! Jo ta ke amnistia lortu arte!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2017 Abendua 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable