Publizitatea
Bannerra
EH-Bilduko legebiltzar taldeak elartasuna adierazi die gose grebalariei PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/04/10

EH-Bildu grebalariekin

Gaur goizean, EH-Bilduko hainbat legebiltzarkidek, RGIaren defentsan gose greban dauden militanteei babesa adierazteko, karpara hurbildu dira. PNV, PSE eta PPk bihar onartuko dituzte aurrekontuak eta hauek murrizketak ekarriko dituztela salatu dute. Maddalen Iriartek adierazi du, alternatibak daudela murrizketen aurka eta herritarrei bizitza duina bermatzeko. Horregatik eskubide sozialen alde eta murrizketen aurka borrokan jarraituko dutela eta gose grebalariei babesa adierazten dietela azpimarratu du, Maddalen Iriartek.

alt=""

Beste alde batetik Josu Balmaseda grebalariak adierazi du, Eusko Jaurlaritzak biharko egunean bi akera izango dituela: elite eta dirudunen ala jende xumearen alde egitea. Herritarren alde egiteko murrizketa sozialak aurrekontuetatik ezabatu beharko ditu, Josuren esanetan. Gainera horretarako garaiz gaudela baieztatu du.

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera 194.000 pertsona pobrezia arriskuan daude eta horien artean 134.000 pertsonek RGIa jasotzen dute. Beraz 60.000 pertsona (%30a) babes sistematik kanpo daude.

alt=""

Oharra:

Martxoaren 24an hainbat pertsonek gose greba bati ekin zioten, egun, hamazortzi egunen ostean, hiru mantentzen dira ezer jan gabe, ura edanaz bakar-barrik, eta pertsona hauen ahulezia oso nabarmena egiten ari da.

EZ DUGU IRENSTEN #RGImurrizketarikEZ ekimenaren barruan, gaur EH Bilduko parlamentu-taldearen ordezkaritzaren bisitaldia izan dugu, talde-bozeramaile den Maddalen Iriarte buru zelarik.

Bisitaldian mugarik gabeko gose grebarekiko apoioa adierazi dute, eta Lanbidek kudeatzen dituen prestazioetan LaGS-k izan duen %8ko IGOERA EZARTZEA eskatu dute, baita ere aurtengo aurrekontuetan EZ EZARTZEA %7ko MURRIZKETA DsBE-ren ZENBATEKOAN.

Bihar, asteartea, Gobernuak bi aukera ditu: pertsona prekarizatuekin, miseriazko pentsioak kobratzen dituzten pentsionistekin eta langabetuekin jartzen da, ala ahaltsuekin, elite ekonomikoarekin.

Gobernuak ezin ditu bere datuak ukatu. Duela bi aste plazaratutako Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkestak (PDSI 2016) Eusko Jaurlaritzaren pobreziaren aurkako politikaren porrota garbi eta argi nabarmentzen du. Egun, 194 000 pertsona pobreziaren arriskuan daude, hauetako 134 000-k DsBE jasotzen dute, 60 000 kanpoan geratzen direlarik.

Murrizketek ondorio oso larriak dituzte. DsBE kobratzen dutenen erdiak pobre izaten darrai; sistemak, pobreziaren arriskuan direnen %30a sistematik kanpo uzten ditu, hauetako gehienak sistematik kanpo geratzen dira enplegu prekarioekin, enplegu oso kazkarrekin, enpleguaren pizgarriek izan zuten murrizketengatik.

Oraindik garaiz daude, murrizketa hau ekidingo duen edozein zuzenketetako bat onartzea baino ez dute egin behar.

(Gazteleraz)

Hoy 18 días despues, continúa la huelga de hambre que se lleva a cabo desde el pasado 24 de marzo y que hoy mantienen 3 personas y que continúan sin ingerir alimentos, manteniéndose solo con agua y con una debilidad muy pronunciada

Dentro de la iniciativa NO TRAGAMOS #RGImurrizketarikEZ, hoy hemos recibido la visita a una representación del grupo parlamentario de EH BILDU con su portavoz Maddlen Iriarte a la cabeza.

En la visita han expresado su apoyo a la huelga de hambre indefinida y han demandado la APLICACIÓN en las prestaciones gestionadas por Lanbide el AUMENTO del 8% en el SMI, así como que en los presupuestos de este año NO se RECORTE el 7% en la CUANTÍA de la RGI.

Mañana, martes, en el debate presupuestario el Gobierno solo tiene dos opciones: o con las personas más precarizadas, pensionistas con pensiones de pobreza y desempleadas o situarse con los y las poderosas, con la élite económica

El Gobierno no puede dar la espalda a sus propios datos. La Encuesta de Pobreza y Desigualdades Sociales (EPDS 2016) publicada hace dos semanas confirma el fracaso de la política del Gobierno Vasco (RGI, PCV, AES) para combatir la pobreza. En la actualidad hay 194 000 personas en riesgo de pobreza, de las cuales acceden a la RGI 134 000 dejando fuera a 60 000.

Los recortes tienen consecuencias muy graves. La mitad de las personas que cobran la RGI siguen siendo pobres, el sistema deja al 30% de las personas en riesgo de pobreza fuera del sistema, y la mayoría de ellas se quedan fueran teniendo un empleo de mierda, de absoluta precariedad, por el recorte que se dio a los incentivos al empleo.

Todavía hay tiempo de tomar las medidas que den la vuelta a esta terrible realidad, solo tienen que aceptar cualquiera de las enmiendas a los presupuestos que evitarían este recorte.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2017 Azaroa 2017
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable