Publizitatea
Bannerra
Pauso bat harago, pauso bat euskararen herriruntz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/12/01

Unai Larreategi
- Euskal Herrian Euskarazeko kidea

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren biharamunean, ondoko galderak jarri zituzten mahai gainean Bilgune Feministako kideek: “D eguna pasatu da, eta orain zer? Halako egun esanguratsuetan jendarteko sektore guztiek dute zerbait esateko, baina urteko gainerako 364 egunetan, zer egiteko daude prest?”  Eta ez sinestekoa bada ere errealitatea horixe da.  Urte osoan zehar aurki ditzakegu zurikerietarako aproposak diren zerbaiten aldeko edo kontrako egunak. Azaroaren 25az jardun zuten Bilgunekoek, nik beraiek eginiko galdera berdinak jarri nahi nituzke abenduaren 3a, euskararen eguna, zurikerietarako erabiltzen duten horientzat.

Egun horretan hamaika auzo eta herritan egiten dira euskararen aldeko ekimenak. Fede onez, ilusioz, kolorez jantziak gehienak. Baina badira faltsukeriaz beteriko ospakizunak ere, Azkuna alkate analfabetoak gobernatzen duen instituzioak edota Jaurlaritzak ospatzen dituztenak kasu. Abenduaren 3an badirudi, arduradun politiko guztiak euskararen alde guztia egiteko prest daudela. Baina zein izaten da abenduaren 4ko errealitatea? Egin kasu, abenduaren 2ko berdina, gazteleraz funtzionatzen duten instituzioena. Euskara ofiziala dela 26 urte pasa dira EAEn (Euskadi ez dut idatziko, norbait igual despistatu egingo da eta), eta oraindik Bilboko plenoak gaztelera hutsean egiten dira, Jaurlaritzan administrazioek orokorrean gazteleraz funtzionatzen dute eta eskolak euskalduntzeko behar diren aldaketak egitearen aurka daude.

Azken finean, eguneroko jarduna gazteleraz edota frantsesez eraikia den errealitatean bizi gara euskaldunok. Ogi apur batzuen truke, erdaldunekiko tolerantziaz eta errespetuz jokatzeko eskatzen digute, nahiz eta jokabide horrekin geure buruak eta euskara izorratu. Eta aspertu gara horrelako jokabideak erabili beharraz.  Bada garaia euskaldunoi sortu dizkiguten konplexuei aurre egin, eta euskaraz bizitzeko pausoa eman dezagun. Erdaraz eraikitako errealitatean euskaldunak ikusezin izateraino baztertu gaituzte, eta hori iraultzeko jokabide berriak behar ditugu euskaldunok. Hizkuntza sumisioa gainditze bidean jarriko duten jokabideak hain zuzen. Euskaraz bizi nahi izatea, eguneroko zama izatetik hauspo izatera pasako duten jokabideak.

Menpeko izateari uzteko estrategia garatu behar dugu finean. Gainontzean jai du euskarak, eta ondorioz jai Euskal Herriak ere. Burujabetzaren aldeko indarrak batzearen inguruko iritziak ere ugaltzen ari diren honetan, ausartuko ginateke indar batze horrek ere estrategia aldatu beharra daukala esaten. Inori ez diogu aditzen burujabetza euskaraz biziko den herri bat eraikitzeko nahi duenik esaten. Zertarako orduan burujabetza? Xalbadorrek maite zuen Euskal Herria eta gaur eguneko abertzale askok amesten duten Euskal Herria berdinak ote dira? Ezezkoan gaude gu. Pentsatzen dugu Xalbadorren Euskal Herriak behar duela izan bide berriaren erreferentzia. Horregatik pentsatzen dugu irakurketa berritu, eta euskara eta euskal kultura burujabetzaren aldeko balizko bide berriaren erdigunean kokatu behar direla.

Pauso bat harago emateko garaia heldu dela pentsatzen dugula, alegia.  Abenduaren 13an BEC-en izango dugu lehen aukera. Bai Euskaratik, Euskaraz Bai esatera pasaz. Euskararen alde egotetik, euskaraz ikasi edota erabiltzera pasatzeko pausoa emanaz. Euskaraz biziko den herria gertuago izango dugu hori egiten badugu.

Pausorik-pauso, beti bidea eginez, GU ERE BAGOAZ!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2020 Iraila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com