Publizitatea
Bannerra
SuperSur Autopistaren obrak geldiarazi ditugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/02

AHTren aurkako Bilboko asanblada


Hoy poco antes de la una dos personas se han encadenado a una excavadora y un camión de las obras de laAutopista SuperSur en Larraskitu, Bilbao. Otro grupo de unas trece personas les apoya con una pancarta que dice: "Desarrollismoaren aurka ekintza zuzena. Ni TAV ni SuperSur".
SuperSur Autopistaren obrak ordu batzutan desobediantzia zibil eta ekintza zuzenez gelditzean, gure nahia Abiadura Handiko Trena-ri eta azpiegitura handiekiko kritika gure herrian zabaltzea da. Jose Luis Bilbao, Bizkaiko diputazio buruak lasai askoz esan du gutxienez 84 milioi eurotan zorpetuko garela Supersur Autopistaz gain beste sei Autobia egiteko. Konstruktorak krisi honetatik ateratzeko aitzakiarekin (haiek izanda ingurumen arazoen erantzuleak), zementuan inbertsio gehiago planeatzen ari dira ingurumen instituzioek esandako kontraesanetan jarriz.

Ez al du Abiadura Handiko Trenak egungo trafikoa gutxituko? Orduan zergatik beste sei autobia eta Supersur-a moduko autopista erraldoi bat? Laburbilduz, AHT-ak ez du mugikortasuna gutxituko, gehituko baizik, Fomentoko Ministra den Magdalena Alvarez-ek, Lukon Urriaren 17an AHTko obretan jakinarazi zigun bezala. Adibidez, ADIFek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias), bere txostenetan dio AHTak 1.100 kamioi aterako dituela errepideetatik, trafikoa gutxituz. Hori egia izanda ere, jakinda egunero EAEn 50.000 kamioi ibiltzen direla, murrizpena %2-koa baino ez zen izango. AHTa eta Supersur-a bezalako azpiegiturak bananduezinak dira. Gainera, enpresa berdinek eraikitzen dituzte: adibidez, gaur gelditu dugun zati hau Urazca anpresa da aurrera eramaten duena (orain arte Lemoa-Amorebietako zatia egingo zuena) eta Nortunel, Udalaitzeko mendia hiru kilometroz zulatuko duena, horrek akuiferoei dakarkion ondorioekin.

AHT-aren aurka ekitea gainontzeko azpiegitura handiei ere ezetza ematea da: autobiei, termikei, Jaizkibelgo “eko”portuari… Izatez, erakunde eta politikariei bost axola zaie ingurumena zaintzea. Jokabide honek arrisku bizian jartzen du gure etorkizuna.


Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable