Publizitatea
Bannerra
Independentzia eguna larunbat honetan Hernanin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/10/20

www.independentziaeguna.net

Egungo salbuespen egoera salatzeko eta iruzurren aurka Independentzia Eguna deitu dute gazte independentistek urriaren 25erako. "Zatiketaren urteurren madarikatu horretan Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko bidean antolatzen eta borrokatzen dugun guztiei" egin diete bertaratzeko deia. Besteak beste, sokatira txapelketaren finala eta gauean jaialdia izango dira.
Emandako prentsaurrekoa entzungai:
alt=""

Gazteok askatasuna behar dugu! Prentsaurrekoaren hasieran gazte independentistek Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaia eta espetxeratzeak salatu dituzte. Espetxeratuei eta eurei senideei euren elkartasuna adierazi diete eta borroka garai hauetan gazteriak inoiz baino gehiago Askatasuna behar duela adierazi dute.

Deialdia:

Ekainean herri berri bat pizteko deialdia egin genion gazteriari; ikusi genuelako herri hau Espainiako Konstituzioaren eta Frantziako Errepublikaren kartzeletan mantentzeko antzezpen lanetan arituko zirela herri honetako politikari korbatadun eta soineko elegantedun guztiak. Pasa da udara eta itxurakeriaren bidetik aurrera ekin diote guretzat kolpe andana gordetzen zuten bitartean:

Gazte independentistak
  1. Iruzurrak urrats berriak eman ditu. Ekainaren 23an iragarri genuena berresteko moduan gaude gaur, urriaren 25ean ez dugu belarri luze gezurterorik ikusiko Laudioko kalean boto-papera eskuan bozkatzen. Zergatik? Espainiak esan diolako erabakitzeko eskubide bakarra espainiar herriak duela. Bazekien, bagenekien. La constitución se basa en la indisoluble unidad de la nación española. Orain Strasburg, manifestu bat eta abarrak... den-dena hurrengo martxoko hauteskundeetara herri honetako mesias gisa aurkezteko; Urkulluk berak, ordea, behin eta berriz argitu digu zein den euren helburua, el objetibo del PNV es mas autogobierno y no la consulta. Beraz ez dezatela adarrik jo! Erabakitze eskubidearekin sortu duten zirkoak berriz ere euren diru gosea agerian utzi du! PSOEk kontsulta ilegaltzat jo duen une berean aurrekontuak negoziatzeko lotsa izpirik ere ez dute izan eta! PNVrentzat Nafarroak entorno izaten jarraitzen du eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xuberoa ia-ia diaspora dira. PNVrena ez da abertzale izateko beste modu bat, PNV ez da abertzalea; diruzale koadrila bat besterik ez.

  2. Gerra estrategiaren azkartzea. Udaran errepikatu egin dira militante independentisten aurkako erasoak, Oarso, Barañain... Azken adibideak aste honetan bertan jasan ditugu, EAE-ANVren (laister EHAKren) legez kanporatzea eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaia. Oraingo Espainiaren legeak ANV lehen aldiz legez kanporatu zuten garaikoen parekoak dira; salbuespen egoeran jarri gaituzte. Helburua? Gure ekinbide politikoa desitxuratzea eta borrokara batzen ari garen belaunaldi berrien artean etendura sortzea. Min eman digute, min ematen digute baina inoiz ez dute lortuko etsipenean murgiltzea gazte iraultzaileak.

  3. Independentzia egarria ase ezina baita. Hedabideetan asko ikusi ez badugu ere herriz herri independentziaren aldeko aldarria nabarmena izan da. Herriz herri milaka izan dira udara honetan gazte independentiston deialdietan parte hartu dutenak; Aiaran egin genuen mendi martxa, Iruñeko San Ferminetako manifestazioa eta ekitaldia, Donostia, Bilbo, Portugalete, Lekeitio, Azpeitia, Lesaka, Etxarri, Altsasu, Zarautz, Elorrio, Lasarte, Plentzia eta beste hainbat herritan egindako gazte egunak. Guztietan gazte independentistok bi gauza esan nahi izan ditugu: lehenbizi, herri hau askatasunean bizitzeko, herri hau biziko bada, Independentzia behar dugula, Euskal Estatu Sozialista eraiki behar dugula; bigarrena, kolpeak kolpe prest dagoela hemen gazte belaunaldi bat lekukoa hartu eta herri hau azken helmugaraino eramateko.
Gu gara hamarkada guzti hauetan zapaltzailearen esanera makurtu ez garenak

Beraz, salbuespen egoera ezarri digute Euskal Herrian. Eurek nahi dutena da mugimendu independentista suntsitzea, edo gutxienez isiltzea. Euskal herritarrei erakusteko duten alternatiba bakarra PNV eta NaBai direla, Espainiako Konstituzioaren eta Frantziako Errepublikaren, bateko eta besteko negoziozale eta diruzaleen mesedera arituko direnak direla herri honen alternatiba bakar.

Baina hemen gaude betikoak; ez gaude hemen burugogorrak garelako, hemen eusten diogu saldu ez garelako. Gu gara hamarkada guzti hauetan zapaltzailearen esanera makurtu ez garenak, Euskal Herri proiektuan sinesten dugunak eta sudurpetik indarra galtzen duten horien gezurren gainetik gure bidean urrats sendoak emateko prest gaudenak. Euskal Herria ez dagoela salgai erakusten dugunak. Proposamen serioak ez dauden bitartean ez dugu ezer jakin nahi politikari mafioso horiekin, eta proposamen serioak esatean herri honen aitortza eta aske erabakitzeko bideaz ari gara; alegia, ezker abertzaleak proposatu eta oraingoz gainontzekoek ez ikusiarena egiten duten autonomien eta erabakiaren proposamenaren oinarrietan kokatuko diren proposamenetaz.

Zatiketa ez da baskongadoen kontu bat. Zatiketa zazpi euskal herrialdeetako belaunaldi berrioi inposatu nahi diguten etorkizuna da. Horregatik, urriaren 25ean HERNANIn batzeko deia egin nahi diegu saltzeko prest ez diren gazte guztiei; zatiketaren urteurren madarikatu horretan Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko bidean antolatzen eta borrokatzen dugun guztiok elkartu behar dugu, indarrak hartu eta etorkizun berria marrazteko konpromisoa erakutsi herri honi.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable