Publizitatea
Bannerra
Ekimen ugari burutzen ari dira egunotan "Vascuence legea"-ren kontra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/10/19

Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak, Nafarroa Garaian burutu berri diren bi ekimenen berri eman nahi izan du HerriKoloreri bidalitako ohar baten bidez. Larunbatean, hilak 18, Kortes-eko herrian, Iruñerrian euskara zabaltzeaz eta honen normalizazioan eragiteaz arduratzen den barraskiloak ekimena burutu zuen herri horretan, udalerriaren izena adierazten duen bideseinalean ezabaketa gauzatuz.

Barraskiloaren mezua euskararen herriari:

"Ley del Vascuence"k, euskararen desagerpenaren bidean, euskaldunon hizkuntza eskubideak zapaltzea du helburu, eta ez euskararen normalizazioa.
Euskarari ezin zaizkio mugak, trabak jarri; Euskarak erroko aldaketa behar du. Lege berri bat, Euskal Herri osoa aintzat hartuko duena, eta euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatuz, euskara ofiziala izendatuko duena lurralde osoan.
Bide horretan EHEk ekimen hau egin du, Nafarroa Garaiko parlamentuan emanen den eztabaida antzua (euskarari jarri beharreko mugen inguruan kokatua eta ez euskararen normalizazioari begirakoa) eta "Ley del Vascuence" bera salatuz, eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz Euskal Herri osoan.

Gora euskararen aldeko borroka!
Gora Euskal Herri euskalduna!

oinez 08Ofizialtasunaren aldarrikapena Nafarroa Garaiko agintarien aurrean
Bestetik igande goizean, Iruñean, Nafarroa Oinez eko ospakizunak direla eta, elkarretaratzea egin du EHEk “Vascuenceren legea pikutara! Euskara ofiziala Euskal Herri osoan” lemapean, agintari instituzionalen aurrean. Hona hemen ekimenean zehar EHE-k zabaldu duen mezua:

Azken aste hauetan Vacuencearen legearen inguruan eta honen gainean planteatu diren aldaketen berri izan dugu. EHEk betidanik argi utzi izan du Vascuencearen legeak ez dituela euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzen; euskarari muga eta trabak besterik ez dizkio jartzen, euskararen normalizazioaren bideari atakak jarriz. Vascuencearen legea da, egun, administrazio ezberdinetan euskara ez erabiltzearen erruduna, euskaraz ezin ikasi ahal izateko erruduna, gure herrian bertako hizkuntzan ezin hitz egin eta ezin bizi ahal izateko erruduna. Eta errudun dira Vascuencearen legea defendatu eta aurrera eraman izan duten guztiak, Euskararen herria eremu ezberdinetan bereizi eta euskararen aurkako ofentsibari gogor eutsi diotenak.

Gure herriak eta bertako herritarrek behar duguna, bertako hizkuntza bakarraren ofizialtasuna aitortzea da; Aurtengo Nafarroa Oinezeko edizioaren kantuak argi azaltzen duen bezala, euskara ofiziala da behar duguna, eta Euskal Herri osoan. Honek ematen digu bermea euskaldunoi gure hizkuntza eskubideen defentsa eta babeserako. Euskal Herri euskalduna da euskaldunok euskaraz bizi eta aritzeko behar dugun eskenatokia. Eta horren bidean, beharrezkoa izango da Euskal Herriaren eta euskaldunon nahi eta beharren arabera gauzatutako hizkuntza politika. Gaur egun ezinezkoa zaigu egitate hori; bada, egin dezagun indar politika burujabearen alde.

Gogora ekarri da, era berean, datorren urriaren 30ean Parlamentuan honen gaineko erabakia hartzekotan direla. Bada, EHEk bi dei egin nahi ditu hau dela eta; lehenengo deia alderdi politikoetako arduradunei zuzendutakoa da: politika zatikatzaileak eta baztertzaileak atzean utzi, eta euskararen ofizialtasuna aitortuko duten politiken alde egin dezaten egiten die dei EHEk; Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza bakarra, beraz, hizkuntza politika egoki eta behar besteko baliabideak jar ditzatela behar dugu. Eta bigarren deia herritarrei luzatutakoa da: Euskal Herri euskalduna guztion indarrez lortuko dugulakoan, beharrezkoa izango da guztion parte hartzea Euskal Herriaren berreuskalduntze prozesu honetan. Datorren urriaren 30ean beraien hitza artikulatzea eskatu nahi die EHEk, politika baztertzaileak salatu eta euskararen ofizialtasuna lau haizetara aldarrika dezatela Parlamentuaren aurrean burutuko den elkarretaratzean, goizeko 9:00etatik aurrera.

VASCUENCEAREN LEGEA PIKUTARA!
EUSKARA OFIZIALA, EUSKAL HERRI OSOAN!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable