Torturari stop! Inprimatu
2008/03/31
torturatuaIaz lau lagunek salatu zituzten polizia etxean torturak jasan izana, aurten berrogeik. Hala, azaldu du TAT Torturaren Aurkako Taldea k. Haren esanetan, datu horiek egoerari aurre egiteko borondaterik ez dagoela erakusten dute. Eta torturak jasan dituztenei euren kasuen berri emateko eskatu die, «isiltasunak ez dituelako euskal herritarrak torturatik libratuko».

Azkenaldian agerian geratu den moduan tortura ez da Erdi Aroan desagertutako praktika ankerra. Gaur egun ere polizi etxeetako hormen isolamenduak baimenduta, torturatzaile ugarik disidentziaren aurka darabilten ohiko praktika da. Egun, ez gara oso urrutira joan behar (Irak, Guantamo edota Myan Mar) tortura jasangaitzak pairatu dituzten herritarrak aurkitzeko. Asteotan , hileotan, urteotan...Publiko egin izan dira behin baino gehiagotan basakeri polizial hauen adinide ugari. Azkena Igor Portu eta Mattin Sarasolaren testigantza izan da...Gogor borrokatu beharko dugu basakeri honi bukaera emateko.