Bildu Sestaoren babesa udal aurrekontuei
2012/02/10
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 5
- 1
 

sestao

Sestaoko udalerriak udal aurrekontuak berritu ditu 2012 urterako. PNV-ko gobernu batzordeak Bilduren babesa eskuratu du, talde honek proposatutako emendakinen ia osotasuna onartua izan ostean. «Aurrekontu sozialei begirako lehen pausoa da», Iban Lantxo, taldeko bozeramailearen arabera. Onartutako emendakinen artean, euskara, politika sozialetan eta berdintasunean lortutako aurrerapen esanguratsuak nabarmentzen dira Bilduren aburuz. Hala ta guztiz ere, politikarien soldaten jaitsierarako eta euskal presoen senideei zuzendutako diru-laguntza proposamenak ez dira onartuak izan.

 

Bilduk adierazitakoaren arabera, udalerriaren gastu soziala era esanguratsuan handitzea izan da bere apustua (aurreko legegintzaldiarekin konparatuz ia 370.000€ gehiago) Raxoik gidatutako  gobernu espainiarrak bultzatutako murrizketa politikari erantzuna emateko. Bultzada eman zaie ere bai aurrekontu-sail programatiko estrategikoei, hala nola, euskara (ia %65 gehiago), berdintasun politikei (%35 gehiago) edo kulturari 150.000€ gehiago zuzenduz. Gainera, elkarte kulturalentzako diru-laguntzak jaistea ekidin da.

Udalerriak pairatzen duen langabezia tasa altuari erantzuna emateko helburuarekin, taldeak partida garrantzitsua gorde du udal lan plana sortzeko. Ekimen hauei immigrazioari buruzko diagnosia eta ondorengo planaren garapena gehitzen zaizkio, edo Mainueta (Los Baños) kalea oinezkoentzako egitea. 

 Iban Lantxo, Sestaoko Bilduren bozeramaileak, adierazi bezala «Erabakia ez da erraza izan, hauek ez baitira Bilduk gure herriarentzako diseinatuko lituzkeen aurrekontuak, ezta erabiliko lituzkeen formak ere ez. Hala ere, arduratsuak izanda, aurkeztutakoa hobetzeko lan egin dugu». Bozeramailea atsekabetua azaldu zen dokumentuak jasotzerako orduan epeak bete ez direlako «honek herritarrak kontuan hartuko dituen prozesu parte-hartzailea garatzea ekidin du, gure taldearentzako garrantzi bizikoa dena. Halako egoerei erantzuteko, denbora gutxiren buruan demokrazia parte-hartzailean sakontzeko proiektua aurkeztuko dugu, erabakiak hartzerako orduan herritarren parte-hartze erreala bultzatzerako bidean».


«Hobekuntza adierazgarria»
Plenoan, Sestaoko Bilduk «udal tasen bilketan politika fiskal progresiboa ezarri ezkero», gastu soziala handiagoa izan zitekeela azpimarratu du, «gehien daukanak gehiago ordaindu dezan, gutxien dutenen mesedetan». Horrez gain soldata eta dietetan murrizketak proposatu ditu «210.000€, gure kalkuluen arabera». Azken proposamen honi ezezkoa eman zioten udalean ordezkatuta dauden talde guztiek udalbatza aurretik egindako komisioan, udalerriko euskal preso politikoen senideei dispertsioari aurre egiteko diru-laguntza ematearen proposamenarekin batera errefusatua izanik.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.

BERRIA