Publizitatea
Bannerra
Lagundu koloreak zabaltzen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/12/05

kolorez blai

Herrrikolore egitasmoko kideak gaituzue. Herrikolore, Barakaldo eta Ezkerraldean kokatua dagoen egitasmo komunikatibo herrikoia duzue. www.herrikolore.org webgunea eta herrikolore irratia dira gure lan tresnak eta berauen bitartez honako helburuak gauzatzeko lanean dihardugu urte osoan zehar:

 

  • Herri mugimenduei bozgorailu herritarra eskaintzea
  • Komunikazioa jendartea eraldatzeko tresna modura baliatzea
  • Herritarren partehartzea egitasmo komunitarioetan bultzatzea
  • Jendarte sareak sortu eta indartzea

Herrikoloreren jarduera web gunera eta irratira mugaturik izan da orain arte; aurten lehenbizikotz, abenduaren bukaerarako urtekaria argitaratuko dugu: bertan Ezkerraldea eta Barakaldoko egoeren azterketak irakurgai egongo dira, eta zuei guztioi doan helaraziko dizuegu. Barakaldoko herri mugimenduaren lehenbiziko urtekaria izango da hau berau, egunkari formatuan. Herrikolore gizon eta emakume militanteez osaturik dago. Haien denbora eskaintzen dute ahalik eta informazio gardenenena osatzeko, eta baita herri mugimenduek zein pertsonek informatzeko eta informaturik egoteko espazioa izan dezaten ere. Hala ere, aipaturiko baliabideek oinarrizko gastu batzuen beharra ere badute.

Gastuok ezin ditugu Herrikolore osatzen dugun kideok kubritu. 

  • Web gunearen ostatua ( urtero): 200 Eur.
  • Propaganda, pegatinak, kartelak: 300 Eur.
  • Urtekariaren inprimaketa: 600 Eur.
  • Baliabide materialak, grabagailua, materiala…: 300 Eur.

Hori dela eta, zuengana jotzen dugu kolaborazio eske; oraingoan laguntza ekonomikoa eskatu beharrean gara, baina argi gera dadin beti eskuzabalik hartuko ditugula laguntzaile, ahots zein iritzi berriak.

Zergatik lagundu Herrikolore?

  • Proiektuaren askatasuna bermatzeko. Herrikolorek ez du ezelango diru laguntzarik jasotzen.
  • Herri proiektuak sustatzeko. Herrikolorek komunikazio eredu berriak bilatzen dituzten lagunengandik sorturiko proiektua da.
  • Diru pittin bat beharrezkoa delako, gutxi izanik ere, burutzen dugun lana sostengatu ahal izateko. Une honetan ezin dugu geure gain hartu, orain arte egin dugun bezala. Hargatik zuengana, herrira, jo dugu.
  • Parte hartzea eta herri-lana sustatu nahi ditugu. Batzuek eta bestetzuek pentsatzen dutena jendartean konpartitu nahi dugu: iritzia plazaratzeko lekua izan dadin Herrikolore.

Kasu! Herrikoloreren parte izateko ez duzu zertan ekarpen ekonomikorik egin; gogoan izan ekarpen ekonomikoa aukeretako bat besterik ez dela eta mila era desberdinak daude: Zuen argazkiak eta berriak bidali, web gunean edo irratian parte hartzea, kronika eta berriak idaztea. Zeuk ere, zure inguruan gertatzen dena konta dezakezu.

Bide batez, urtean zehar helarazten dizkiguzuen edukiak, irrati eta web gunearen bidez hedatzeko aukera birgogoratu gura dizuegu. Hartarako, eskaera gure helbide elektronikora igorri beharko duzue: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko

Mila esker eta eupada handi bat! 

Ekarpenak:

BBK: 2095 0191 0090 2466 0027

Caja Laboral: 3035 0016 57 016 1 18386 8

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Ekaina 2017 Uztaila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable