Publizitatea
Bannerra
Eragozpen fiskala. Desobedientzia zibila PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/15
[indymedia euskalherria]
desobeZentzugabekeria militarra sostengatzen jarraitzeari uko egiteko. Bidegabekeria militarra publikoki salatzeko. Makinaria militarra martxan jarduteko behar diren baliabideak ez emateko, aurten ere talde antimilitaristak errenta aitorpen garai honetan, eragozpen fiskala egitera animatzen dute.

Paperak betetzerakoan, ordaintzeko nahiz kobratzeko izan, idazki baten eragozle izatearen adierazpena gehitu daiteke. Desobedientzia zibila aktiboki egiteko, aitorpenaren kenketetan, bestelako proiektu bateri bideratzen zaiola gastu militarrei dagokion dirua eta ogasun sailari ordaintzen ez zaiola adierazten da, proiektuari emandako diruaren agiria eta eragozlea izatearen idazkia gehituz. 84 euro kentzea proposatzen da, munduko herrialde txiroenak gogoratuz. Estatuak ez du horregatik defentsarako aurrekontua murrizten, urtez urte handiagoa bait da, baina behintzat gerraren kontrako adierazpen politiko moduan jaso beharko du.
Informazio gehiago lortzeko:
  • Kakitzat: deitu 652 762 232
  • Eragozpen Fiskalaren aldeko Gipuzkoako Taldea ( KEM-MOC): Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko edo deitu 666-619586
  • Bilboko KEM-MOC: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko edo deitu 94-619586
  • Eragozpen Fiskalaren aldeko Taldea - Iruñeko KEM-MOC: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko , deitu 948 21 05 30 edo pasa asteartetan Bakearen Etxetik, Merced 18 bajo, Iruñean
Informazio gehiago: |Zenbait galdera eragozpen fiskalaren gainean|, |Eragozle fiskal baten hitza|, |Gerrarik Ez|, |Aurtengo kanpainaren triptikoa|, |CGTren kanpaina|.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urtarrila 2021 Otsaila 2021
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa