Eta berriz ere zentsuraren loteria... oraingoan Xabier Silveira Inprimatu
2008/05/14
[ Tximax,  herriKolore-rentzat]
virgenXabier Silveira bertsolari eta artikulugile lesakarrak 2006ko abenduaren 8an Gara egunkarian artikulua idatzi zuen. Sarri egiten zuen eta egiten duen moduan. Baina hara non urtebete eta 6 hilabete ta gero epaileren batek edo epaile horren lagunen batek hemeroteka irakurtzen ari zelakoan, jabetu zen artikulu horrek  "Me cago en la virgen" izena zuela eta noiz idatzia eta katolikoek ospatzen omen duten Inmaculada Concepción de Maríaren egunean, Abenduaren 8an alegia. Silveirak salaketaren ibilbideari darion usain txarra hobeto laburbiltzen du bere webgunean argitaratu berri duen artikuluan:
"Norbanako batek Galiza-ko hiri bateko fiskaltzara igorritako e-mail batean oinarritzan da Galiza-tik Bizkaiara bidali eta orain Gipuzkoako fiskaltzak bere gain hartu duen asunto hau"

Hau guztia zer pentsatua eman dit eta interneten barrena apur bat ikertuta arrazoiak argitzen dira.
Batetik bere burua laikoa omen duen Estatu batek ironiaz erlijijo baten inguruan hitz egitea delitutzat har dezakela. Laizismoaren oso definizio berezia, beraz.
Baina kasu honetan argi eta garbi ikusten da zentsuratua izateko, artikulua non argitaratu duzun eta norberaren idei politikoek ere puntu gehiago ematen dizkizula zentsuratua izateko ranking-ean.
Izan ere, irakurri ditudan afera honen inguruko artikulu eta adierazpen gehien-gehienetan aipatzen baita bai Gara bai eta Xabier Silveiraren balizko pentsamendu eta ideologia. Sarritan gainera, era despektibo nabarmen batean azalduta, inolako lotsarik gabe bigarren epaiketa(eta epaia) moral bat eginez.

Beraz ikus dezagun zentsura saiakera honen aurrean zer zioten eta zer dioten zenbait pertsona eta komunikabidek:

- Batetik UPNko Jaime del Burgo famatua. Mahomaren biñeten aferarekin gertatu zena azaltzeko fanatiko musulmanen kontua zela artikulu batean zioena , gairi garrantzia kendu nahian,  orain zer dio honen inguruan:
Ba horrela hasten da afera honen inguruan idatzi duen artikulua:
"Un bertsolari filoterrorista y blasfemo vive entre nosotros un individuo descerebrado, zafio, ignorante y blasfemo, además de filoterrorista, que dice llamarse Xabier Silveira. Forma parte del glorioso movimiento nacional vasco de liberación.... Tiene toda la pinta de ser un maketo converso"
Artikulu amaieran eskatzen duen Silveiraren aurkako zentsura+epaiketa oinarritzeko zer egin eta artikulugilea iraindu erarik zikin eta xinplenean.
Oroitu ezazue hizkera barriobajera hau darabilen hau Nafarroako gobernuan dagoen UPNren ideologo nagusiatako bat dela.
Honetaz gain aipatu beharra dago grankismoaren maitalea den pertsonaje honen inguruan aipatu beharra dago aurretik ere saiatu zela bere gustukoa ez zen adierazpen kultural bat zentsuratzen . Kasu honetan laburmetrai bat.

 - PSOEren bozgoragailua den El Pais-en honen inguruan argitaratu duten artikuluan zera nabarmentzen dute:
"El Ministerio Fiscal ah contabilizado la expresión "me cago en la Virgen" hasta nueve veces a lo largo del medio folio de artículo. Por ello, solicitan una multa de 3.600 euros."

Zentsuraren inguruan hitzik ez. Baina hori bai argitzen digutena da "Me cago en la virgen" bakoitzak zenbat balio duen: 400 eurotxo.  Negozio ederra zentsurarena.

 - Libertad digitalen hasiera hasieratik, garbi zeukaten.... a la hogera por blasfemo! Horrelaxe zioen artikulu hasieran:
".... un artículo titulado Me cago en la virgen firmado por un personaje que se autodenomina bertsolari y que repite la blasfemia que lleva por título hasta diez veces. Un insulto tan soez a todos los católicos, también a los vascos y a su Iglesia, en una fecha tan señalada es una muestra del grado de degeneración moral de ese mundo con el que Zapatero quiere negociar a toda costa."
"El autor de los insultos se hace llamar Xavier Silveira, y dice de sí mismo que un
bertlosari, algo así como un poeta popular en las lenguas vascuence"

Euskaldun guztion kontrakoa ei da artikulua orain, katolikoa izan ala eta fiskalaren 9 me cago en la virgenak baino hemen 10 ikusi dituzte....  beraz, poeta popular de las lenguas vascuences, alias bertlosari, presta itzak beste 400 euro!
Eta amaitzeko, aprovechando que el Pisuerga pasa por Valladolid, Zapaterori kaña.
Hau bai kazetaritza independendiente eta objetiboaren eredua.

Adibideak nahibeste topa ditzakezue, izan ere komunikabide gehienak EFE eta gainerako agentzia handiek idatzitako patroitik ez baitira milimetro bat bera ere ateratzen. Berriro ere, "demokrataz" betetako lurralde sakratu honetan abots bakarra jaun ta jabe bilakatuz.