Publizitatea
Bannerra
Euskal Herria
EH-Bildu Trapagaran rechaza la propuesta de ADIF para la eliminación del paso a nivel de Arkotxa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/17

Nota de EH-Bildu:

El pasado mes de noviembre se presentaba en el ayuntamiento la propuesta de ADIF para suprimir el paso a nivel de Arkotxa. Proponía la construcción de una pasarela para peatones y un nuevo vial de 240 m por detras de la estación de tren para vehiculos.

 
Milaka pertsona atera dira Bilboko kaleetara euskal errepublikaren alde PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/12/06

Irudia: EH-Bildu

Espainiar konstituzioaren 40.urteurreneko testuinguruan, EH-Bilduk manifestazioa egin du Bilboko kaleetan zehar. Milaka pertsona atera dira euskal errepublika aldarrikatzeko. Manifestazioa eliptika plazatik atera da, San Nikolas elizaren aurrean bukatuz. Mobilizazio honen bidez, EH-Bilduk salatu du Euskal Herriko herri klaseentzat (langabetuak, langileak, emakumeak, pentsiodunak…) espainiar konstituzioa zama bat dela eta beraientzako etorkizun bakarra euskal errepublika eraikitzea dela.

 
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimendua Bilboko kaleetan manifestatuko da larunbat honetan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/22

Amnistiaren aldeko mania bilbon

Larunbat honetan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak manifestazio nazionala egingo du Bilboko kaleetan 'Gudariak direlako, amnistia osoa!' lelopean. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etan irtengo da Bihotz Sakratutik. Honen helburua euskal preso, deportatu eta iheslarientzako amnistia aldarrikatzea izango da. Euskal presoak, deportatuak eta iheslariak, independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzeagatik, egoera horretan daudela aipatu dute. Amnistiaren aldarrikapena “errepresaliatu politikoen askatzearen aldeko baino askoz ere esanahi zabalagoa du, amnistia zapalkuntza ororen amaieraren aldarrikapena da”, gaineratu dute.

 
AEK-k 21.Korrika aurkeztu du Donostian: Gares-Gasteiz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/07

Korrika 21

Apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika Garesetik eta 2.000 kilometro inguru zeharkatu ondoren Gasteizera helduko da apirilaren 14an. Horrela iragarri dute AEK eta Korrikako arduradunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Korrikak eta AEK-k hasierako helburuak mantentzen dituzte: babes ekonomikoa lortzea euskaltegientzat eta euskararen aldekotasuna sustatzea. Aurtengo leloa: Klipa da eta 21. Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du, euskara batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik.

 
Ehunka pertsona atera dira Bilboko kaleetara MTVren baloreak salatuz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/11/03

Larunbat honetan ehunka pertsona Bilboko kaleetara atera dira MTVaren aurka, Piztu Bilbao Itzali MTV lelopean. MTVk kapitalismoan, kontsumismoan, patriarkatuan, inperialismo kulturalean… oinarritutako eredu soziala bultzatzen duela salatu dute. Beste alde batetik instituzioen jarrera salatu dute, kapitalaren mesedetara dagoen hiri ereduaren alde egiteagatik, MTV sariak bide horretan kokatzen direla gaineratu dute. Mobilizazioaren bukaeran tentsio uneak egon dira Ertzaintza eta Udaltzaingoekin.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 307.a
Loading..
Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable