Oporrak hartzeko momentua heldu zaigu, Bilboko Aste Nagusiaren ondoren bultan izango gara PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/07/26

Oporrak

Ikasturte osoan zehar buru-belarri lanean egon ondoren atseden bat hartzeko momentua heldu zaigu. Aurten gure proiektuak aurrera egiten jarraitu du eta hainbat pauso berriak egon ditu, adibidez: emakumezkoen kirolari espazioa emanez edota auzoetan egiten diren ekimenen inguruko lana sendotzen. Beraz web orrialdea eta gainontzeko plataformak geldirik egongo dira datozen asteetan zehar, noizbehinka zerbait egitea baztertzen ez dugun arren. Indarrak berritu eta atsedena hartu eta gero, Bilboko Aste Nagusia pasa ondoren bueltan izango gara ideia berritu eta hainbat proiektu berriekin.

Datorren ikasturteari begira hainbat proiektu eta erronka dauzkagu. Horien artean, web orrialdea berriztua. Horretarako kultur saski baten zozketa prestatu dugu eta papeletak saltzen gabiltza euro baten truke. Saskia elkarte ta musika talde ezberdinek eman dizkiguten liburuaz, diskoaz, kamisetaz… osatuta dago. Gainera aurrerago hainbat tabernetan utziko ditugu, beraz laguntza eskatzen dizuegu. Beste alde batetik gogoratzen dugu kide eta kolaboratzaile berriak behar dituzula, beraz Herrikoloren parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Materiala eman dizkiguten musika talde eta elkarteak:

Toni Metralla
Ceo Do Sill
Tanto nos ten
Rula Bula
Esne Beltza
La Kontra
Guerrilla Urbana
Mak
Iam Raros
Pleonakis
Glayios
Eskorbuto Cronico
Distorsion
Oipi Errebeldea
121 Krew
Taupaka
Esne Beltza
Xabier Solano
Galiziar Zentroa

 

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera